Aretoen erreserbak

Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialak topaketak, bilerak, ikastaroak, hitzaldiak, prentsaurrekoak, aurkezpenak, etab. egiteko instalazio berriak ditu elkargokideen eta partikularren eskura.

Elkargokideentzako erabilera

Elkargokideek aurrez erreserbatutako gelak erabil ditzakete, doan, bulego-ordutegiaren barruan, betiere. Aurrekontua eskatu behar da instalazioak ordutegiz kanpo erabiltzeko eta enpresa/erakunde/laborategi batek sustatutako, babestutako eta/edo antolatutako jarduerak burutzeko.

Covid-19ren pandemiaren egungo egoera dela eta, aretoen edukiera ekitaldia egiten den unean dauden osasun neurriek mugatuko dute. Kontsulta Elkargoan.

Gela baten erreserba egin

Ekitaldi aretoa

112 lagunentzako tokia

Prestakuntza gela

45 lagunentzako tokia. Bi areto independentetan bereiz daiteke (20/25)

Bilera gela

10-12 lagunentzako tokia