Osasun-laguntza erretiratuentzat

Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialak eta Euskadiko Quironsalud-ek berariazko hitzarmen bat dute elkargoko sendagile erretiratuei lehentasunezko eta, hala badagokio, doako, osasun-laguntza emateko.

Onuradunak:

  • Elkargoko kide diren sendagile erretiratuak
  • Elkargoko kide diren sendagile erretiratuen ezkonlagunak
  • Elkargoko kide diren sendagile erretiratuen alargunak eta desgaitasuna duten ondorengoak
  • Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialeko gizarte-ekintzako hartzaileak
  • Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialak kontratatutako langileak