ICOMAren aitorpenak eta sariak

Arabako Medikuen Elkargo Ofizialak MIR espezializaziorako beken deialdia egin du hiru aldiz jarraian, espezialitatearen prestakuntza-programaren barruan nazioko eta nazioarteko zentro-aldaketak eta elkargokide diren sendagile egoiliarren prestakuntza osagarriko proiektuak bultzatzeko.

Nazioko eta atzerriko zentro-aldaketetarako 500 euroko bekak daude, hurrenez hurren, lau asteko egonaldietarako gutxienez.

2021ko Deialdia

Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialak Gizarte Ekintza Sariaren bidez MIR azterketan notarik altuena lortu duen elkargokideak egindako ahalegina saritzen du urtero. Saridunak IPAD bat jasotzen du.

2020an, Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialak Gizarte Ekintza sariaren bederatzigarren edizioa ospatu zuen eta urte horretan espezializazioa hasi zuten Arabako elkargokide guztiek parte hartu zuten.

Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialak Proiektu Solidarioari Saria banatzen du urtero. Elkargokideek aurkeztutako garapeneko eta elkartasuneko osasun-proiektu onenari dirulaguntza ematea du xede eta haren zortzigarren ediziora heldu da.

Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialak Gizarte Ekintzaren bitartez elkargokideak dituzten gobernuz kanpoko erakunde, entitate, elkarte eta beste taldeek burututako ekimen sanitarioak edo soziosanitarioak sustatu nahi ditu. Hori dela eta, Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialak aurrekontuaren % 0,7 erabiliko du garapeneko eta elkartasuneko osasun-proiektu onena  osorik edo parte batean finantzatzeko.

Araban egoitza edo ordezkaritza iraunkorra duen erakunde batean lan egin, parte hartu edo kide diren sendagile elkargokideek parte har dezakete. Proiektuak Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialean aurkeztu behar dira, deialdiak ezarritako datan.

Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialak elkargokideen lan solidarioa saritzen du.

Elkargoaren urte amaierako festan aipamen berezia egiten zaio.

Mediku Solidarioari Saria

Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialak Zuzendaritza Batzordearen proposamenez hainbat kategoriatako  goraipamenak eta ohoreak eman ditzake korporazioan eta/edo lanbidean lortutako merezimenduengatik.

  • Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialaren urrezko domina
  • Elkargoko Merituari domina

70 urte bete dituzten elkargokideak, borondatezko erretiroa eskatu eta jarduera profesional oro bertan behera uzten dutenak eta medikuntzan aritzea galarazten dien baliaezintasun edo ezgaitasun aitortua dutenak.

Bizitza profesional osoaren aintzatespena. Elkargoak domina eta diploma eman dizkie ICOMAren urteroko festan.

25 urteko elkargokidetzeari ohorezko aitorpena.

Intsignia eta diploma hartzen dituzte Elkargoen urteroko festan