Sendagileen kontrako erasoak

Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialak, osasun-langileen kontrako indarkeriari aurre egiteko konpromisoari irmo, elkargokideei gogoratu die edozein eraso-mota salatzeko elkargora jo dezaketela.

Tolerantzia zero sendagileen kontrako erasoei

Erasoa jasan duzu?Elkargoan salatu

2007ko irailaren 17an, Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialak sendagileen kontrako erasoen aurrean jarduteko protokoloa sinatu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Fiskaltzarekin. Horren bidez, funtzionarioak diren sendagileen aurkako erasoak atentatu-delitutzat jotzen dira

Erasoen kontrako kartelak jartzea kontsulta medikoetan

Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialeko kideek Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseiluak diseinatutako kartelak eska ditzakete, eta kontsultan toki ikusgarriak jarri, erasoak salatuko direla ohartarazteko.

Ekimenak sendagileak babestea eta erasoen kontra neurriak hartuko direla ohartaraztea du xede.

Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseiluak osasun-langileen kontrako erasoei buruz egindako azterketak

Ohartuta estatistika ofizialek beti ez dituztela benetako datuak erakusten, Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseiluak EAEko sendagileen kontrako erasoei buruzko lehen galdeketa egin zuen, 2009an.

Horri esker, Kontseiluak hainbat datu objektibo bildu zituen: lanean erasoak jasan zituzten sendagileen ehunekoa, eraso-motak, testuingurua eta, bereziki, erasoak ulertzeko modua.

2015eko amaieran EAEko sendagileen kontrako erasoei buruzko bigarren galdeketa egin zen. Hain zuzen, EAEko 1.000 sendagile baino gehiago telefonoz elkarrizketatuak izan ziren eta emaitzak prentsaurrekoan aurkeztu ziren. Sendagileen egunerokoan indarkeriak duen eragina mahaigaineratu zen berriro.