Bizi-arriskuko egoeretan jarduteko prestakuntza

Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialak sendagileei zuzendutako bihotz-biriketako suspertzeari buruzko ikastaroak antolatu zituen 2014an. Alabaina, bihotz-biriketako suspertzeari buruzko prestakuntza herritarrengana zabaltzea zeinen garrantzitsua zen ohartuta, aldian behingo ikastaroak antolatu zituen, doan, Elkargoan bertan.  Gasteizko Udalak lagunduta “Bizitza bat salbatzea zure eskuetan dago” kanpaina sustatu zuen, bihotz-suspertzearen teknikak eta desfibriladoreak erabiltzen jakitea zeinen garrantzitsua den kontzientziatzeko helburuarekin.

Hasiera batetik prestakuntza-proiektuari jarraipena ematea zen asmoa, biziraupen-katea aktibatzen ikastea garrantzitsua delako. Horregatik, 2016ko irailean “BihotzAraba – Bihotzaren Hamabostaldiaren” baitan hainbat ikastaro praktiko antolatu zituzten herritarrentzat, bihotz-suspertze teknikak eta desfibriladoreak erabiltzen jakitea zeinen garrantzitsua den kontzientziatzeko helburuarekin. Azken urteotan, milaka gasteiztar bildu dira Elkargora. Ikastaro praktikoak dira bereziki, larrialdietako langileek emanak, bakoitzarentzako manikiekin…

2020an, bertan behera utzi genuen programaren bosgarren edizioa, alarma-egoeraren ondorioz ezarritako segurtasun-neurriak zirela eta. Baina ezin ginen besoak uztarturik gelditu, Covid-19 gorabehera bizi-arriskuak (bihotz-biriken gelditzea, eztarri-trabatzea…) hor jarraitzen duelako .Beraz, ezinbestekoa da etengabeko prestakuntza ematea. Online formatua erabili dugu eta bi minutu eskas irauten duten ikus-entzunezko piezak sartu ditugu. Oso hizkuntza erraza erabili dugu, oso bisuala. Bizi-arriskuko egoera bana erakusten digute (bihotz-biriketako suspertzea, ova, desfibriladorea).

Bihotz-birikak suspertzeko oinarrizko maniobrak

Pertsona helduen aire-bideen buxadura

Haurren bihotz-birikak suspertzeko oinarrizko maniobrak

Haurren aire-bideen buxadura

Desfibriladorearen erabilpena