OEEren eta EHU-UPVren Osasun Biltzarra
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea
Apirilaren 21 eta 22an egingo da Donostian
«Osasunaren sustapena guztion ardura»
Hiru mahai-inguru izango ditugu:
1. Tokiko osasuna sustatzeko elkarlana: Auzozaintza programa publiko-komunitarioa
2. Osasuna sustatzeko modu ezberdinak
3. Desberdintasun ardatzak (Kolektibo ezberdinak + generoa)
Eta lau tailer ere izango dira.
Komunikazioetarako sariak: 400 eta 200 eurokoak. Bertan aurkezten diren bi komunikazio onenen egileek 400 eta 200 euroko sari bana jasotzeko aukera izango dute, Gipuzkoako Erizaintza Elkargoak egindako ekarpenari esker. Gauzak horrela, komunikazioak aurkezteko epea luzatzea erabaki dugu eta martxoaren 19ra arte egongo da horretarako aukera. Komunikazioetarako gaia edozein izan daiteke, osasunaren sustapenarekin loturarik izan gabe ere.
Egitaraua: hemen.
Izena emateko epea irekita: hemen
Komunikazioak egiteko: hemen.
Argibideetarako:
944 00 11 33 oee@oeegunea.eus