Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseilua

Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseilua zuzenbide publikoko lanbide-korporazioa da. 2005eko abuztuaren 30ean sortu zen, Euskal Autonomia Erkidearen hiru probintzietako Sendagileen Elkargoek bat egin zutenean: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.

Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 41. 5 artikuluari jarraikiz, korporazio honek ordezkari-izaerako egitura demokratikoak eta nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmen osoa ditu eta EAEko lurralde-eremuan lanbidea babestu eta haren ordezkari gorena da, gizartearen interes eta behar orokorrekin bat etorriz.

Image

Hiru probintzietako elkargo ofizialek txandakatu egiten dute Kontseiluaren lehendakaritza, bi urtez behin. 2020ko martxoaren 25az geroztik, Manuel Garcia Bengoechea jaunak, Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialeko lehendakariak, betetzen du postu hori.

www.ccmpv.eus