Nor gara

Arabako sendagileak ordezkatzen dituen zuzenbide publikoko korporazioa da, helburu hauek dituena: lanbidearen jardun ona bermatzea, ahalmen publikoei haien eskumeneko gaiei buruz aholkatzea eta sendagileen eskubideak defendatzea.

Berezko nortasun juridikoa eta helburuak betetzeko gaitasun osoa ditu.

Kideak

Medikuntzako eta kirurgiako lizentziatuak eta/edo graduatuak, indarreko legeak betez Arabako lurralde historikoan edozein espezialitatetan dihardutenak, beren kabuz edo erakunde publiko zein pribatuen zerbitzura, herri-administrazioak eta haien mendeko erakundeak barne.

Lehendakariak, idazkariak eta gainontzeko kideek eratutako Zuzendaritza Batzordeak eraentzen du.

Egoitza

Santiago etorbideko 7 behean dago, Gasteizen (Araba).

ICOMAren Zuzendaritza Batzordea

Eginkizunak

  • Osasun-langileak ordezkatzea eta haien bidezko aspirazioak defendatzea.
    • Agintari eta erakunde publikoen aurrean sendagileen izenean jardutea.
    • Sendagileen eskumenen barruan lanbide-jarduera antolatzea.
    • Irainak pairatzen dituzten osasun-langileen interesak defendatzea.<0}
    • Medikuntzaren lege-jardunari eta/edo zereginei buruzko arauak eta lege-proiektuak eta/edo -xedapenak jakinaraztea.
    • Ikasketa-planak prestatzen laguntzea, graduondokoak eta espezialitatekoak bereziki.
    • Lanbide-tituluak ontzat ematea eta erregistratzea eta informazioaren ikuspegitik beharrezkotzat jotzen diren datuak gordetzea.
    • Herri-administrazioek zuzenean edo zeharka eskuordetutako eskumenak gauzatzea eta kudeatzea.
    • Elkargokideen ahalik eta enplegagarritasun-tasarik handiena lortzea.
    • Justizia-auzitegiei, korporazio ofizialei eta pertsona juridiko indibidualei zein kolektiboei aholkatzea, legeari jarraikiz.
    • Sendagile- lanpostuei, gutxieneko ordainsariei eta zerga-ordainketari buruz aholkatzea.
  • Lanbide-jarduera orientatzea eta zaintzea.
    • Deontologia Batzordearen bidez arau deontologikoak betetzen direla ziurtatzea eta arau-hausteei zehapena ezartzea.
    • Oinarri zientifikoa duen publizitatea bermatzea.
    • Elkargokideen lan profesionalak aztertzea.
  • Lanbidearen sustapen zientifikoa, kulturala, laborala eta soziala.
    • Elkargokideentzako prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak antolatzea.
    • Patronatuaren bidez gizarte-babesa ematea erretiratutako, gaixotutako eta ezindutako elkargokideei.
    • Aholkularitza juridikoa, laborala, administratiboa eta fiskala antolatzea.
  • Osasunerako eskubidea sustatzea
    • Sendagileen jardunaren ondorioz herritarren interes orokorrak defendatzea eta zaintzea.
    • Herritarrei osasunaren sustapenari eta babesari buruzko gaietan aholkatzea.
Logotipo Icoma
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.