Medikuntzako Deontologia

Deontologia Batzordea

Zeregin hauek ditu:

  • Zuzendaritza Batzordeari Medikuntzaren Etikari eta Deontologiari buruzko gaietan aholkatzea. Horri dagokiola, arau deontologikoak hautsi diren edo ez baloratzeko aginduzko txostena idatziko du, Zuzendaritza Batzordeak ezer erabaki aurretik.
  • Diziplinazko prozeduretan aurretiaz eta isilean informatzea eta bidezkotzat jotzen duen proposamena aurkeztea.
  • Zuzendaritza Batzordeko Osoko Bilkuran lehia desleialari buruz aholkatzea.
  • Medikuntzaren Etika eta Deontologiaren inguruan hedapeneko, irakaskuntzako eta prestakuntzako jarduerak sustatzea eta lanbide-jardueran aplikatzea. Prestatzea, hala badagokio, lurralde-eremurako Kode Deontologikoa, Zuzendaritza Batzordeak onartutakoan aplikatzeko.

Osaera

Arabako Medikuen Elkargoko Deontologia Medikoko Batzordea mediku hauek osatzen dute:

  • Luis Pérez Bescós (presidentea)
  • Edorta Elizagárate Zabala (idazkaritza)
  • José Miguel Arévalo Alonso
  • Jesús Carlos Medina Revuelta
  • M.ª Luisa Ruiz Macho

Medikuntzako Kode Deontologikoa

Sendagileen jokabide profesionala argitu eta bideratu behar duten  printzipio eta arau etikoen multzoa da.

Espezialitate guztietako medikuek kodeak ezarritako zereginak bete behar dituzte; osterantzean, Zuzenbide Publikoko erakunde batek zehapena ezarriko die.

Logotipo Icoma
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.