Espainiako Sendagileen Elkargoen Kontseilu Nagusia
Estatuko Sendagileen Elkargo Ofizial guztiak biltzen, koordinatzen eta ordezkatzen dituen organoa da. Zuzenbide publikoko korporazioa da, berezko nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmen osoa dituena.
Gobernu-organo hauek eratzen dute:
Batzar Orokorra
Kontseilu Nagusiaren zuzendaritza-organo nagusia da eta kide hauek biltzen ditu: Sendagileen Elkargo Ofizialetako lehendakariak, Batzorde Iraunkorreko kideak, Elkargoetako Sailen ordezkari nazionalak eta unibertsitate, sozietate zientifiko eta Batzordeak berak hitzarekin baina botorik gabe sartzea erabakitako erakunde medikoetako ordezkariak.
Batzorde iraunkorra
Kontseilu Nagusiaren barruan zuzendaritza-, kudeaketa- eta administrazio-lanak betetzen ditu. Batzar Orokorrak hartutako erabakiak gauzatu, Kontseilu Nagusiaren administrazioarekin eta kudeaketarekin lotutako eguneko izapideak egin eta barneko kudeaketa-organoen eta langileen zuzendaritzaz eta antolaketa administratiboaz arduratzen da.