Osasun ziurtagiriaren inprimakiak

Osasun-ziurtagiria sendagileak igortzen duen agiri bat da, gaixoaren osasunari, gaixotasunari eta jasotako laguntzari buruz informatzeko.

Osasun-ziurtagiria Kontseilu Nagusiaren inprimaki ofizialean igorri behar da eta sendagileen elkargoek banatzen dute.

Igorpeneko tokia:

Sendagileen elkargoek banatzen dituzten osasun-ziurtagiri ofizialen inprimakiak. Beraz,  Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialean eskura daitezke, eta, abenduaz geroztik, baita farmazietan ere, 2016ko abenduan Arabako Sendagaigileen Elkargo Ofizialarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker.
Estankoetan ez dituzte saltzen.

Prezioa: 3,63

Osasun-ziurtagirien gakoak

  • Gaixoak bere osasun-egoeraren ziurtagiria jasotzeko eskubide legala du, eta, beraz, sendagilearen obligazioa da ziurtagiria igortzea.
  • Osasun-ziurtagiria Espainiako Sendagileen Elkargoen Kontseilu Nagusiaren inprimaki ofizialean igorri behar da.
  • Osasun-ziurtagiriak Espainiako Sendagileen Elkargoen Kontseilu Nagusiak argitaratutako eta Sendagileen Elkargo Ofizialek banatutako agiri pribatuak dira.
  • Osasun-ziurtagiria gaixoak, hark idatziz baimendutako pertsonak edo lege-ordezkariak eskatuta igorriko da beti.
  • Sendagileak ez du ziurtagiririk igorriko baldin eta horretarako gaitasunik ez badu edo egiaztapeneko datuak edo ebidentziak falta bazaizkio.
  • Osasun-ziurtagiria lanbide-erantzukizunei  lotua dago. Osasun-ziurtagiri batek zehaztasunik ezean edo gezurra esaten duenean ondorioak izan ditzake: erantzukizun penala, zigor-kodearen 397. artikuluan jasotakoa betez, eta erantzukizun zibila, kaltea konpontzeko obligazioa berekin dakarrena.  Etika eta Deontologia Medikoko Kodearen 11. artikulua ez betetzea arau-hauste deontologikoa da, eta zehapena ezar daiteke Sendagileen Elkargoko Estatutuetan jasotakoaren arabera.
  • Osasun-ziurtagiriak unean uneko osasun-egoerari buruz fede ematen du, eta horrela geratzen da jasota agiriaren eskaera- eta igorpen-datetan.
  • Aintzat hartuta egitate frogatua dela, etikoki zein legalki konplazentziako osasun-ziurtagiriak igortzea debekatuta dago.
  • Osasun-ziurtagiria gaixoari edo hark baimendutako pertsonari edo legez eskaera egin duenari baino ez zaio eman behar.
  • Sendagileak doan ematen ditu osasun-ziurtagiriak. Beraz, arlo pribatuan osasun-azterketak egiteagatik bakarrik jasoko dute ordainsaria. Zentro publikoan eta inoren kontura diharduten sendagileek ez dute ordainsaririk jasoko, osasun-ziurtagiria osasun-prestazioaren baitan dagoelako. Aseguru Libreko Mutuetan lan egiten duten sendagileek eskatzaileak kontratatutako polizari erreparatu beharko diote.
Logotipo Icoma
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.