Haurren aho-hortzen osasunari buruz kontzientziatzeko kanpaina
Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialak eta Haginlarien Elkargoak haurren aho-hortzen osasuna jaiotzetik zazpi urtera bitartean zaintzea zeinen garrantzitsua den kontzientziatzeko eta zabaltzeko kanpaina abiarazi zuten 2019ko urtarrilean. Gainera, hortzen zainketaren beste alderdi garrantzitsu batzuk ere jorratu zituzten, hala nola biberoi eta txupeteen erabilera, elikadura eta haginlariarengana joateko jarraibideak.
Helburuak:
Ekimenaren jatorria
Gurasoek/zaintzaileek haurren aho-hortzen zainketei buruz gero eta gehiago galdetzen dute kontsultetan. Hain zuzen, bularreko umeak direnetik lehenengo hortzak agertzen zaizkien arte zein den txupeteak erabiltzeko modu zuzena eta nola ekin diezaioketen aho-hortzen garbiketari. Batzuetan, osasun-langileek jarraibide desberdinak ematen dituzte gai baten inguruan, ez baitago lanbide-elkargoak babestutako diskurtso argi eta zehatzik.
Arazoaz jabetuta, Arabako Sendagileen eta Haginlarien Elkargoek hutsune hori betetzeko diskurtso bateratua egitea erabaki zuen, osasun-langileek aukera izan dezaten gaixoei gomendio argiak eta zehatzak emateko, eta, aldi berean, adingabeen zainketaz arduratzen direnei (gurasoak, zaintzaileak, irakasleak…) haurren aho-hortzak osasuntsu mantentzeko praktika egokienei buruz informatzeko
Baliabideak
Ikus-entzunezko materiala
Minutu gutxitan ekimena laburbiltzen duen bideoa egin zen. 2018ko abenduan, berriz, Gasteizko Vesa zinema-aretoetan bideoaren bertsio murriztuagoa, apenas 30 segundoko iragarkia, bota zuten.
Material grafikoa
Aho-hortzak osasuntsu mantentzeko gakoak modu erraz eta grafikoan erakusteko 10.000 triptiko elebidun eta makina bat kartel argitaratu ziren, eta denbora luzez egon ziren ikusgai zazpi urtetik beherako haurren ikastetxeetan, osasun zentroetako eta ospitaleetako pediatria-eremuetan, Arabako sarearen farmazietan eta haginlarien kontsultetan. Zentro sanitario askotan ikus daitezke oraindik ere.
- Arabako Sendagile-Haginlarien haurren aho-hortzen osasunerako kanpainaren kartela
- Arabako Sendagile-Haginlarien haurren aho-hortzen osasunerako kanpainaren triptikoa
Hitzaldi informatiboa
Kanpainari amaiera emateko, Arabako Sendagileen eta Haginlarien Elkargoek 2019ko urtarrilean hitzaldi informatiboa antolatu zuten, Dendaraba merkataritza-guneko Vital Fundazioa aretoan. Pediatra bat eta haginlari bat izan ziren bertan, gaiari buruzko alderdi desberdinak aztertu eta zalantzak argitzeko.