Errezeta mediko pribatua
2013ko urtarrilaren 21ean, 1718/2010 Errege Dekretua, errezeta medikoei eta banaketa-aginduei buruzkoa, sartu zen indarrean. Errezeta-eredu berria medikuntza pribatuaren alorrean nahiz kontsulta pribatuetan erabili beharko da eta ekainetik aurrera egongo da eskuragai Elkargoan.<0}
Errezeta-eredu berriak errezeta-zenbakiari lotutako barra-kodea darama txertatuta, egiaztapen elektronikorako kodea, hain zuzen. Horren bidez jakin dezakete zein medikuri dagokion errezeta-taloitegia, zein elkargotakoa eta espezialitatekoa den eta zer farmaziatan banatu den hark agindutako sendagaia.
Errege Dekretuaren arabera, Sendagileen Elkargoetako Kontseilu Nagusiari dagokio errezeta pribatuak sortzea, kudeatzea, kontrolatzea eta ikuskatzea. Sendagileen Elkargoek banatuko dituzte errezeta-taloitegiak. Euskadin, elebidunak izango dira.
Errezetak eskatu
Aurrez aurre
Elkargokideak eskaera bete beharko du. Elkargoan eskatu edo hemen bertan jaitsi dezake. Eskatzaileak izen-abizenak, elkargokide-zenbakia, espezialitatea (Elkargoan erregistratuta egon behar da), helbide profesionala eta posta elektronikoa adierazi behar ditu.
Zenbat errezeta eta zer formatutan nahi dituen zehaztu beharko du ere. Errezetak logotipoa eraman dezake. Nahikoa izango da irudia .jpg formatuan bidaltzea
Online eskaera
Nahitaezkoa da sinadura elektronikoa edukitzea. Elkargoko webak hainbat ziurtagiri onartzen ditu: NAN elektronikoa, Izenpe txartela, ONA, Munduko Merkataritza Erakundea eta Txanponaren eta Tinbrearen Fabrika. Halaber, ordenagailuak Java programa instalatuta eduki behar du.
Webaren bitartez eskaera egin nahi duenak erabiltzailearekin sartu (gako pertsonalak eta sinadura elektronikoa) eta inprimakia bete beharko du.