Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseilua
Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseilua zuzenbide publikoko lanbide-korporazioa da. 2005eko abuztuaren 30ean sortu zen, Euskal Autonomia Erkidearen hiru probintzietako Sendagileen Elkargoek bat egin zutenean: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 41. 5 artikuluari jarraikiz, korporazio honek ordezkari-izaerako egitura demokratikoak eta nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmen osoa ditu eta EAEko lurralde-eremuan lanbidea babestu eta haren ordezkari gorena da, gizartearen interes eta behar orokorrekin bat etorriz.
![Image](https://icoma.eus/wp-content/uploads/LOGO_CCMPV_def_traz.jpg)
Hiru probintzietako elkargo ofizialek txandakatu egiten dute Kontseiluaren lehendakaritza, bi urtez behin. 2020ko martxoaren 25az geroztik, Manuel Garcia Bengoechea jaunak, Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialeko lehendakariak, betetzen du postu hori.