Arabako Medikuen Elkargoak 3.500 euroko laguntzak emango ditu kanpo-errotazioak egiten dituen medikuentzat, Espainian nahiz Espainiatik kanpo. Arabako Medikuen Elkargoak etengabeko, egiaztatutako eta kalitatezko prestakuntza medikoarekin duen konpromisoaren barruan sartzen da ekimen hau.
Aurkeztutako eskaeren kalitatea ikusirik, Ebaluazio Batzordeak erabaki zuen emandako beken kopurua handitzea:
- Dr. Francisco Javier De la Torre Gomar
- Dr.ª Irene Juanes Domínguez
- Dr. Adriano Pablo Martínez Aracil
- Dr.ª Estíbaliz Molina Iturritza
- Dr. Oier Pagalday Ruiz de Azua
- Dr. Pau Rosés Gibert
- Dr. Irene San José Muñiz
Bekak emateko ekitaldia egoiliar berrien ohiko harreran eginen da. Harrera egiteko eguna eta tokia oraindik zehaztu gabe daude.