Sendagile artean

Mediku Gaixoari Arreta Emateko Zerbitzua

Zer da EAEko PAIME-Sendagile Artean?

Sendagile Artean Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseiluaren programa bat da (PAIME), hiru lurralde historikoen elkargo ofizialek gaixorik dagoen medikuari arreta integrala emateko eratutakoa. Hain zuzen, arazo psikiatrikoak eta/edo adiktiboak dituzten medikuei arreta emateko PAIME autonomikoa da, osasuna eta jardunbide mediko egokia babestea xede dituena, herritarren bermerako. Mediku Gaixoari Arreta Emateko Zerbitzuak (PAIME) xede du gaixorik dagoen medikua segurtasun-baldintzetan lanean hastea berriro.

Programaren ezaugarriak

  • Boluntariotza.
  • Konfidentzialtasuna.

Sartzeko jarraibideak

Utzi harremanetarako telefono-zenbakia eta izena (egiazkoa edo asmatutakoa) EAE Mediku Gaixoari Arreta Emateko Zerbitzura (PAIME)  edo Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialera (tel. 945.25.82.33)dei eginez.

Programaren koordinatzailea harremanetan jarriko da eskaera egin duen medikuarekin, haren kasua kudeatu eta aukeratutako anbulatorioan sartzea ahalbidetzeko.